XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Guziak iritxiko dute eskatzen duten bezela, bada izanik Jesus sakrifikatzalle nagusia, bere eskeintza edo ofrenda, da, Aita Jaungoikoaren guziz gogokoa, ta eskeiñitako merituak dira neurrigabeak, bere Pasio, Odol eta zauriak neurrigabeko birtutea daukatelako.

San Lorenzo Justiniano'k esaten digu ori bera: Eztago Mezako sakrifizioa bezin probetxugarri, andi ta Jaunaren gogoko dan Sakrifiziorik, bada emen eskeintzen zaizka berriro gure Bitartekoaren merituak.

Meza ematen duan apaizak eta entzuten dutenak, jartzen badute bere begien aurrean Pasio ta eriotza samiñ au, beren erreguak nai-ta nai-ez entzungo dira.

Meza Santuaren bitartez ematen degu artu aldezakeguna baño geiago.

Beraz eztegu izan bear, gure erregua ontzat artu etzaigun beldurrik.

Eskatzen badegu gauza egiñen bat, eskeintzen degu Jauskiñi edo Biktima jainkozko bat.